KIROL SAILAK: arraunketa “mugikorra eta finkoa”
Santiagotarrak KEn arrauneko bi modalitateak praktikatzen dira:
-
Arraunketa eserleku mugikorrean edo arraunketa olinpikoa:
Modalitate hau 1, 2, 4 edo 8 tripulatzailek osatutako ontzietan egiten da, bai tripulatzaile bakoitzak arraun bat duela, bai bakoitzak bi arraun dituela. Nahiz eta badiren probak beste distantzia batzuetakoak, distantzia olinpikoa 2.000 metrokoa da. Adin goiztiarretan eta arraunean hasteko prozesuetan, eserleku finkoko arraunketa soilik praktikatzen dugu
-
Eserleku finkoko arraunketa:
Modalitate honetan, ontziak 4 tripulatzailekoak (batela), 6koak (trainerilla) edo 13koak (trainera) izaten dira, patroiak gidatuta.
Emaitza esanguratsuenak:
Eserleku mugikorrean: 40 domina inguru lortuak, Espainiako Txapelketetan. Bereziki aipatu behar dira estatuko selekzioarekin nazioartean lehiatu diren arraunlariak:
-
Ignacio Mancisidor:
1992: Essen-eko Nazioarteko Estropada.
1993: Pons-eko Nazioarteko Estropada.
1993: Lucernako Nazioarteko Estropada.
1995: Essen-eko Nazioarteko Estropada.
1996: Eskoziako Mundiala.
-
Xavier Arellano eta Ignacio González:
1986: 9º Munduko Junior Txapelketa.
1987: 9º Munduko Junior Txapelketa.
Eserleku finkoa: Eserleku finkoan, arraunketaren mundu zail eta gero eta profesionalizatuagoan, aipamen berezia merezi dute Santiagotarrakeko trainerak irabazitako 8 banderak. Lehenengo bandera 1995ean irabazi zuten, Avilesen, eta azkenekoa, “Villa de Bilbao” bandera izan zen, 2003an.

Trainerak irabazitako 1. bandera: Avilés 1995
Goiko lerroan, ezk.etik esk.era:
Txetxo, Toni, Albi, Tasio, Asier, Sebas, Ivan,
Humpheri, Samba, Barreiro, Antoine eta Joserra.
Beheko lerroan, ezk.etik esk.era:
Ander, Jorge, Txuli, Iker, Koldo, Patrick, Alfonso,
Mikel eta Leontxu.