KIROL SAILAK: Pistako piraguismoa
Pistako piraguismoan, ur bareetan (lakuak, urtegiak...) egiten da piraguismoa, baina ibaiak ere jaisten dira.
Hiru modalitate daude taldearen baitan:
- Abiadura-piraguismoa pistan:
Lehiaketa horietan, hainbat kaletatik eta zuzeneko-lerrotik nabigatzen da (ibilbide balizatu batean). 200, 500 eta 1.000 metroko distantziak kayaken eta kanoan egiten dira.
- Ibaiak jaistea eta zeharkaldiak:
Lehiaketa mota honetan, ibilbideen luzera desberdinetakoak izan ahal dira, eta naturaren oztopo asko izaten dira bertan.
- Maratoia:
Lehiaketa horiek 20 eta 35 km ingurukoak izaten dira, betiere kategoriaren arabera. Distantziak berez duen zailtasunari, honako hauek erantsi behar dira: eramateak, parte hartzaileek lehorreratu behar duten probaren zatiak, zeinetan 300 bat metro korritu ondoren berriro ontziratzen baitira. Edaria edota janari likidoa hartzeko aprobetxatzen den momentua da eramate-momentua.
Emaitza esanguratsuenak:
Ezingo litzateke aipatu hemen Espainiako zenbat lehiaketatan parte hartu duten Santiagotarrak taldeko arraunlariek, baita zenbat probatan, zenbat jaitsieratan ere parte hartu duten 1967tik. Hori dela eta, Selekzio Nazionalarekin batera, nazioarteko lehiaketetan parte hartu duten piraguistak soilik aipatzen dira orri honetan. Garaipen gehien lortu dituzten kirolari hauek aparteko aipamena dute: Pedro Alegre eta Izaskun Aramburu:
- Pedro Alegre:
30 alditan baino gehiagotan izan da Espainiako Txapelduna: 1.979tik 1.986ra Espainiako Selekzioko kidea izan zen.
Parte hartu zuen Munduko txapelketa ia guztietan finalista izan zen (1981, 1982, 1983, 1984 eta 1985). Lortutakoen artean, Los Angeleseko olinpiadetako Finalista Diploma nabarmentzen da (1984) eta Sella ibaiko Nazioarteko Jaitsieran izandako erabateko bi garaipenak (Ibaietako Olinpiada).
- Izaskun Aramburu:
Aparteko palmaresa du historia zehar garaipen gehien lortu duen piraguista honek
1993an, Munduko Txapelketa Juniorrean lortu zuen lehenengo dominatik, hamarnaka kontatu ahal dira Munduko Txapelketetan eta Nazioarteko Probetan lortutako dominak.
"Orden del Mérito Deportivo" delakoaren Zilarreko Domina. 1996, 1997, 1998 eta 1999an, emakumezko piraguista onena izendatu zuten, eta kirol-aldizkariek emandako hainbat sari jaso zituen bere kirol-ibilbidearengatik. Atlantako (1996) eta Sidneyko (2000) olinpiadetan parte hartu zuen.
Hona hemen Espainiako Selekzioan, Munduko Txapelketetan eta Nazioarteko probetan parte hartu duten Santiagotarrak taldeko beste palista batzuk:
- Marisol Martínez: Espainiako txapelduna askotan, eta 80ko hamarkadan herrialde hauetan egindako Maratoietan, ia proba guztietako irabazlea: Danimarkan, Txekoslovakian, Hungaria, Espainian eta Portugalen.
- Roberto Rivas: Munduko txapeldunorde juniorra Maratoian.
- Ion Sagrado eta Dani Prego: Askotan garaile izan den K-2 horrek parte hartu izan du Portugaleko, Norvegiako...lehiaketetan selekzioarekin batera, eta, horretaz aparte, nabarmentzekoa da Sellan lortutako 2. postua.
- Pedro Martínez: Selekzio Nazionalean sartu zen Santiagotarrak taldeko lehen arraunlaria izan zen (1974). 2003an, arraunlari beterano gisa lortu zuen bere emaitzarik onena, Maratoian Munduko Txapeldunordetza lortutakoan.
- Enrique López, Pedro Campo eta Rafa Martínez: Espainiako hainbat lehiaketetako txapeldunak izan dira. Europa osoan ibili ziren hainbat probetan parte hartuz ibaietako eta maratoi Talde Nazionalarekin batera.
- Andrea Iglesias: Brontzezko domina Txekoslovakian izandako Munduko Txapelketa juniorretan, 500 metroko K2 eta K4 kategorietan.
- Irene Garralda: Pariseko Nazioarteko Estropadako finalista, Sellako irabazlea eta finalista Belgikako Mechellen eta Hungariako Szegen.