KADETEAK ESPAINIAKO KOPAN

 

SANTIAGOTARRAK KADETEAK PRIMERAN

ESPAINIAKO KOPAN


 

 

Joan den maiatzaren 13an, larunbata, Trasonako urtegian jokatu zen kadeteen Espainiako Piraguismo Kopa, "Gazte Promesak" Liga Nazionaleko 2. Proba, 1000 metroko distantzia olinpikoan.

Arraun egiteko baldintza ezin hobeak zituzten eta 71 klub 400 kirolari baino gehiagorekin elkartu ziren norgehiagoka honetan. Balio bikoitza zuen:alde batetik, Espainiako Txapelketarako zuzenean sailkatzea, eta sailkapenaren barnean toki on bat bilatzea, bestetik.

Santiagotarrak elkartetik 6 palistek parte hartu zuten proban eta kluben sailkapenean 12. sailkatzea lortu zuten.Azpimarratu, kirolari batzuentzat egun nekagarria izan zela, izan ere, serie, finalerdi eta finalen artean milaka metro sartu zituzten gorputzean eta egunaren amaieran jota egoteko arrazoiak bazituzten.

Irundarrek lortutako emaitzei dagokienez, nabarmentzekoa da K-4 modalitateko gizonezkoen A finalean, Aimar Amundarain, Aiur Platero, Beñat Arsuaga eta Alex Anatol  taldekide zirela, laugarren egin zutela, hirugarren sailkatuarekin lehia estuan, azkenean "foto finish" bitartez erabaki behar izan zuten eta.Benetan pena handia, baina aukera askorekin  jarraitzen dute Espainiako Txapelketari begira.


Beste A final batzuk egon ziren gure kirolarientzat.Beraz, kadeteetan Nerea Garcíak eta Intza Méndezek osatutako K-2 A ontziak seigarren tokiarekin konformatu behar izan zuen final estu batean, izan ere 2. eta 6. artean apenas egon zen alderik.

Alex Anatol, finalerdian irabazita, kadeteen B mailako A finalean 8. tokian geratu zen.

Bestalde, Nerea García 9. tokian sartu zen A finalean, berak jokatutako finalerdian 2. egin eta gero.





B finaletan irundarren bi parte-hartze egon ziren:Aimar Amundarain, oso gutxigatik A finalean sartu ez zena, 5. geratu zen.Toki berean sartu zen Intza Méndez, B final horretan.

Azkenik, K-2an, Aiur Platero eta Beñat Arsuaga 6. izan ziren C finalean.

 

Azken batean emaitza onak lortu ditu Santiagotarrak elkarteak, dominarik lortu ez arren, eta kluben arteko sailkapen ona ekarri zuten txapelketara kirolari gutxi joan zela kontuan hartuta. Proba batzuetan kirolari faltagatik oso penalizatuta aurkitu ziren.