Hamaika kirol modalitate probatzeko aukera izango dute hiriko gaztetxoek

Inprimitu Emaila

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 4 de Junio de 2019.



Hamaika kirol modalitate probatzeko aukera izango dute hiriko gaztetxoek

Udararako kirol programa zabala prestatu dute hiriko klubek. Orotara, 20 modalitate baino gehiago eskainiko dituzte.

Irungo 14 klubek egitarau zabala prestatu dute.

Udako kirol jardueren kanpainarako dena prest dute hiriko taldeek. Irungo Udaleko Kirol saileko ordezkari Pedro Alegrek, hiriko kluben ordezkariekin batera, udako programaren berri eman du gaur goizean San Martzial Txingudi kirol gunean. Orotara, 20 kirol modalitate praktikatzeko aukera izango dute 3-16 urte bitarteko irundarrek, uztaila eta abuztuan zehar.

Dozenaka ikastaro antolatu dituzte klubek, egitarau zabala prestatu dute; 23 kirol modalitate eskainiko dituzte hiriko 14 kirol taldek. Ondorengoa da talde bakoitzak eskainiko dituen ikastaroak.

  • Santiagotarrak: Arraun, piraguismo eta Stand Up Paddle ikastaroak.
  • Leka Enea: mahai teniseko ikastaroak Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroan.
  • Bidasoa: eskubaloi ikastaroak Artalekun.
  • Central Surf Eskola: Hendaiako hondartzan surf ikastaroak.
  • Club Hipico Jaizubia: pony eta zaldi ikastaroak.
  • Real UnionMariñoBehobiaLandetxa eta Dunboa Eguzki: futbol ikastaroak.
  • Bidasoa Atletiko Taldea: Plaiaundiko kirol instalazioetan ikastaroak egingo dituzte.
  • Bidasoa XXI: igeriketa, cyclo indoor eta zunba ikastaroak Artalekun eta Azken Portun.
  • Badia TP: San Martzial Txingudiko pista berrietan tenis ikastaroak.
  • Padel Indoor Bidasoa: padel ikastaroak San Martzial Txingudin eta klubaren instalazioetan.
  • Txingudi Rugby Club: Plaiaundin errugbi ikastaroak.
  • A.D. Irunesa: gimnasia erritmiko ikastaroak Azken Portun.
  • Lur Alai squash kluba: squas ikastaroak Artalekun.
  • Erroibide: saskibaloi ikastaroak Azken Portun.

2019 URALEKU SANTIAGOTARRAK

Inprimitu Emaila

   2019 URALEKU  SANTIAGOTARRAK 

 



 




Clicar para ampliar

Santiagotarrakeko kirolariak 2019ari aurre egiteko prest

Inprimitu Emaila

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 17 de Enero de 2019.


Santiagotarrakeko kirolariak 2019ari aurre egiteko prest

Orotara, 254 kirolarik ordezkatuko dute taldea datozen hilabeteotan. Ur bizietan 88 piraguista ariko dira, ur lasaietan 89 eta arraunketa modalitatean 77.

Famiiliako argazkia atera zuten atzoko ekitaldian.
 
Atzo (hilak 16), datorren denboraldian uretan lehiatuko diren kirolarien aurkezpen ofiziala egin zuen Santiagotarrak taldeak Amaia Kultur Zentroan. Bertan, talde eta kategoria bakoitzeko kideez gain, entrenatzaileak eta zuzendariak aurkeztu zituzten. Haiekin batera, Irungo Udaleko Kirol saileko ordezkari Pedro Alegre eta klubeko presidente Antxon Arellano izan ziren.
 
Orotara, 254 kirolarik ordezkatuko dute taldea datozen hilabeteotan. Ur bizietan 88 piraguista ariko dira, ur lasaietan 89 eta arraunketa modalitatean 77. Aurtengo erronka, iaz lortutako mailari eustea izango dute kirolariek.

UDA 2019 SANTIAGOTARRAK

Inprimitu Emaila

UDA 2019   SANTIAGOTARRAK 





Clicar para ampliar

Santiagotarretako 254 Kirolari Lehiatuko dira 2019ko denboraldian

Inprimitu Emaila

SANTIAGOTARRETAKO 254 KIROLARI LEHIATUKO DIRA 2019ko DENBORALDIAN

Heldu den asteazkenean, urtarrilak 16, denboraldi honetako taldeak aurkeztuko dira. Klubaren hiru sailek nazioartean lehiatzen jarraitzeko aukerak dituzte.

Urtarrilaren 16an Santiagotarrak Kirol Elkarteak 2019ko bere hiru sailetako taldeak aurkeztuko ditu. Denboraldi bikaina burutu du Klubak 2018an, lehenengo aldiz hiru sailetako ordezkariak izan baititu gazte eta 23 urtez azpikoen mailetako mundu lehiaketetan. Aurten lortutako mailari eustea izango du erronka ur bizietan, ur lasaietan eta arraunketan.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da Amaia KZn eta bertara gonbidatuta daude lehiatuko diren 254 kirolariak baita gainontzeko bazkideak, laguntzaileak eta lagunak ere.

Aurten ur bizietako sailak 88 piraguista izango ditu, ur lasaietakoak 89 eta arraunketakoak 77 arraunlari.

Ekitaldian sail bakoitzak 2018ko emaitzen laburpena aurkeztuko du. Halaber, musika emanaldiak izango dira baita, lehendabizikoz, umorista baten saioa ere. Bukatzeko, ohi bezala, kirolari, entrenatzaile eta Klubaren ordezkarien argazkia aterako da agertokian.

Santiagotarrak