Kluba

Historia

1930-1940 urteetan jada arraunean aritzen ziren Santiago auzoan. Berez, garai horretan, 1935 aldera, agirietan jasota dago auzo honek lehenengo trainerua urtera atera zuela behinik behin..

Garai hartan ez zegoen aukera handiegirik kirola egiteko eta futbolaren atzetik arrauna izango zen Santiago auzoko gazteentzat kirol jarduerarik nagusienetako bat.

Santiago auzoa jende xumeak osatzen zuen, batzuek Palmeran, Pospolo fabrikan, CAF lantegietan lan egiten zuten. Beste batzuk irletan baratzeko lanetara, ibaitik hondarra ateratzera eta abar dedikatzen ziren, orokorrean, jende maitekorra, umore onekoa, hizlaria, bizitzeko baliabide askokoa zen, Bidasoa arnasgune hartuta, Santiago auzoko bizilagunen izaera landu zuelarik.

1960an, Santiagotarrak elkarte hau sortu zutenek batelen estropadetan parte hartzen zuten, Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko I. Jaitsiera antolatzeko ideia formalizatu zen arte (1967ko uztailaren 30a).

Jaitsiera horrek, kirol jarduera bat izateaz gain, askoz ere gehiago sinbolizatzen zuen eta, gainera, kontzertuak, Uranzu pilotalekuan piraguen berbenak, Behobiako nautika eta abar ere egiten ziren. Ikus daitekeenez, kirol ekitaldi huts bat baino askoz ere gehiago zen.

Ekintza hori oso ideia ona zela ikusita, Udala bera ere buru-belarri laguntzen hasi zen eta Obretako Brigada ere gure esku jarri zuen. Juanito Carazo buruzagiaren esanetara Endarlasako presan arrapala bat jarri zuten pasabidea errazteko eta jaitsiera horretan arriskuak saihesteko.

1962-1965 garaian gure elkarteak legalizatu beharra zeukan.

Hori dela eta, Santiagotarrak Kirol Elkartea 1965ean sortu zen.

Horretarako, eta Jose Ignacio Galarzaren zuzendaritzapean (Piraguismoko Gipuzkoako Federazioko lehen presidente izendatu zuten), Federazioari atxikitako Santiagotarrak klubaren lehenengo Estatutuak egin ziren.