Aisia
Bidasoa ibaiaren jaitsiera
Jarduera honekin Endarlatsako zubitik Santiagoko zubira arte Bidasoa ibaiko korronteez eta eskainiko zaizkigun paisaia zoragarriez disfrutatu ahal izango duzue.

Bidasoa kayakean. Abentura, erlaxazioa, natura, kirola…
Jaitsiera hau jarduera polita da uretan gozatzeko eta bidean aurkituko ditugun korronteez ere gozatzeko. Zailtasun handiko ibaia ez denez, jaitsiera honek aukera ezin hobea emango digu inguruko paisaiaz eta naturaren lasaitasunaz disfrutatzeko.
Horretarako monitore tituludun eta esperientziadunak eskainiko dizkizuegu eta kirol zoragarri honetaz eta, nola ez, gure ibaiaz gozatzen irakatsiko dizuete.
- Iraupena: 2 ordu eta erdiko jaitsiera
- Maila: Baxua
- Gutxieneko adina: 13 urte
- Gomendioak: Oinetako itxiak, kamiseta, bainu-jantzia, eguzkitako krema, ura
Prezioak
4-8 lagun: 34€/laguneko
9-15 laguns: 27€/laguneko
+15 lagun: 24€/laguneko
Hauek barne
Prezio barruan sartuta egongo litzateke beharrezko material guztia (kayak, pala, txalekoa eta kaskoa), aldagelak dutxa beroarekin eta armairua.
Erantzukizun zibileko asegurua
Monitore tituluduna eta esperientziaduna taldearen beharren arabera.
Erreserba
Jaitsieretarako erreserba egiteko gurekin harremanetan jarri behar duzue.