Arrauna
Arrauna
Arrauna, ur gainean ontzi bat propultsio bidez arraunlari bat edo gehiagoren indarra erabiliz eramatea da, eta haietako bakoitzak arraun bat edo bi erabiltzen du bigarren mailako palanka modura eta ontziaren norabideari bizkar emanez eserita joaten dira, gidatuko dituzten lemazain batekin ala ez.
Euskadin bi modalitate praktikatzen dira arraunean: arraun olinpikoa, aulki mugikorra bezala ezagunagoa dena, eta tostako arrauna, aulki finkokoa bezala ezagutzen dena. Egia da urte askoan Santiagotarrak elkarteak bi modalitateak eduki dituela eta bietan arrakasta izan duela. Gaur egun, sekzioa olinpiar modalitatean zentratuta dago.

Arraun olinpikoko ontzi batean bultzadarako elementu guztiek (indar egiteko oinarri hartzen direnak) ontziaren gorputzean finko egon behar dute; arraunlaria eserita doan orga soilik mugitu daiteke. Aulki mugikorreko arraunak daukan berezitasuna da aulkia gurpil gainean doala eta era horretan hankak erabil daitezke ontziaren propultsioan laguntzeko. Arraunlaria popara begira esertzen da, hau da, mugimenduaren norabideari bizkar emanez.
Arraun olinpikoa, ontziaren dinamikagatik, batez ere ur lasaietan praktikatzen da (ibai, kanal, laku, urmael, portu, urtegiak) bai lehiaketetan eta bai aisialdian. Estropadak 2000 metroko distantzia olinpikoaren arabera egiten dira, kategoria eta modalitate ez olinpikoetan distantzia txikiagoekin ere bai. Distantzia luzeko estropadak eta maratoiak ere egiten dira. Pisu astun eta arinetan bereizten da, baita gizonezkoen eta emakumezkoen tripulazioen arabera ere.
Modalitateak
Arraunaren modalitate desberdinak bereizten dira ontzian arraun egiten duten tripulante kopuruaren arabera, arraun bat (punta) edo bi (scull) erabiltzen duten eta lemazaina duten ala ez.
Beraz, aulki mugikorreko arraunaren modalitateak hauek dira:
Irudia | Sinboloa | Izena | Tripulazioa | Lemazaina | Modalitatea |
---|---|---|---|---|---|
![]() |
1x | Skiff | 1 | No | Scull |
![]() |
2x | Doble | 2 | No | Scull |
![]() |
2- | Dos sin | 2 | No | Punta |
![]() |
2+ | Dos con | 2+1 | Sí | Punta |
![]() |
4x | Cuatro | 4 | No | Scull |
![]() |
4- | Cuatro sin | 4 | No | Punta |
![]() |
4+ | Cuatro con | 4+1 | Sí | Punta |
![]() |
8+ | Ocho | 8+1 | Sí | Punta |