Ur-bizietako piraguismoa
Ur-bizietako piraguismoa
Ur amiletako piraguismoa, gainontzeko sekzioak ez bezala, eta izenak berak adierazten duen moduan, batez ere ibai naturaletan edo korronte gogorrak sortzen dituzten kanal artifizialetan praktikatzen da. Ur-amilak praktikatzeko modalitate desberdinak dauden arren, sekzioaren jarduera slalomaren diziplina olinpiarrean oinarritzen da.
Slalom-piraguismoa
Slalom-piraguismoa, ur amilen kanal batetik zenbatutako ateak eta derrigorrezko pasabideak dituen zirkuitu bat ahalik eta denbora gutxienean eta penalizaziorik gabe osatzean datza. Proba bakoitzaren zailtasun teknikoa aldatzen da zirkuituaren barnean dauden ate kopuruaren eta haien kokapenaren arabera.
Sekzioaren jarduerarik gehiena slalomera bideratuta dagoen arren, neurri txikiagoan bederen, ur amilen jaitsieraren diziplina ez-olinpiarra ere praktikatzen da.
Ur biziaren jaitsiera
Slaloma ez bezala, ur amiletako jaitsierak bi motatako probak ditu. Alde batetik esprinta, zeinaren helburua den banaka eta ahalik eta denbora laburrenean ur amilen kanal bat zeharkatzea, oraingo honetan aterik gainditu beharrik gabe. Bestalde, “klasikoa” deitzen den proba dago, distantzia handiagoko ibai bat ahalik eta denborarik txikienean jaistea izaten dena.
Ontzi motak
Slaloma eta jaitsiera praktikatzeko erabiltzen diren ontziak erabat desberdinak dira modalitate bakoitzean eta haietako bakoitza egokitzen da diziplina bakoitzak exijitzen dituen beharretara.
Slalomeko ontziak motzak dira eta bainera zabal bat dute eta popa finagoa, bira azkarrak egiteko aukera ematen dute eta.
Jaitsiera egiteko erabiltzen diren ontziak, bestalde, luzexkak dira eta popa zabalagoa dute ez iraultzeko eta ontziaren norabidea ahalik eta zuzenena mantentzeko.
Bai jaitsieran eta bai slalomean bi ontzi mota daude:
- Kayak (K1), bi orri dituen pala batez praktikatzen dena.
- Kanoa, orri bakarreko pala duena eta izan daitekeena:
- Indibiduala (C1)
- Bikoa (C2)