Pista
Pistako piraguismoa
Pistako piraguismoa ontzi arin batean egiten da, pertsona bat, bi hiru edo lauk pala batez bultzatuta.
Bi ontzi mota daude: kanoa eta kayak.
Kanoa eta kayak artean dagoen diferentzia zera da, kayakean erabiltzen den palak bi alde dituela eta kanoarenak bat. Kanoista belauniko joaten da kanoa gainean, eta kayakekoa aldiz eserita jartzen da.
Kanoa
Bat (C1), bi (C2) edo lau pertsona (C4)
Kayak
Bat (K1), bi (K2) edo lau pertsona (K4)
Modalitateak
Sprint
Lerro zuzenean kaletan nabigatzen da edo zirkuitu bat osatzen da.
Ibaiak eta zeharkaldia
Ibaiaren zati bat zeharkatzen da, eta jaitsi edo igo egin daiteke. Oztopo natural batzuk egon ohi dira.
Maratoia
15, 20 eta 35 km arteko distantziak egiten dira eta porteoak sartuta egoten dira, alegia, kirolaria ontzitik jaitsi eta ontzia gainean eramaten du korrika.