Kluba
Santiagotarrak
Santiagotarrak Kirol Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da. Nortasun juridiko propioa du eta uretako kiroletara dedikatzen da.
Zehazki, gure elkartean ondorengo kirol modalitateak praktikatzen dira:
Piraguismoa. Ur lasaiak eta ur amilak
Arrauna
Sekzioak
Santiagotarrak klubak bi sekzio mota ditu. Alde batetik lehiaketara bideratutako sekzioak daude eta, bestetik, lehiatik kanpoko beste sekzio bat ere badu. Lehiaketan aritzen diren sekzioei dagokienez, Santiagotarrak klubak ondorengo hiru sekzio ditu:
Ur-amiletako piraguismoa
Pistako piraguismoa
Arrauna
Abonatuen sekzioa
Lehen aipatutakoez gain, Santiagotarrak elkarteak beste laugarren sekzio bat dauka, mantentze eta aisialdiko kirolera bideratua.
Beraz, kirol horiek modu autonomoan praktikatzeko aukera ere badago.
Zer eskaintzen dugun
Nahiz egia den Santiagotarrak sortu zela lehiaketak egitea helburu zuen elkarte bat bezala, gaur egun jarduera fisikoa eta kirola orokorki eta piraguismoa eta arrauna partikularki sustatzea ere bere asmoen artean dago.
Horretarako, Santiagotarrak elkarteak zerbitzuen eta jardueren programa hau eskaintzen du::
- Kirolaren promozioa eta teknifikazioa
- Lehiaketetan parte hartzeko kirola
- Piraguismoa eta arrauna aisialdiko jarduera gisa
- Hasierako mailetan piraguak eta arraun egiteko ontziak alokatzeko aukera.
- Bidasoa ibaian gidatutako jaitsierak egitea eta bestelako ibilbide gidatu batzuk ere bai, gure ibaian.
Santiagotarrak zenbakitan
- Bazkide kopurua:
- Abonatuak: 174
- Kirolariak: 305
- Teknikariak: 12
- Klubeko enplegatuak: 2
Instalazioaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera
- 9:30 – 13:30
- 16:00 – 20:00
Larunbatak
- 9:30 – 13:30
Igandeak eta jaiegunak
- Itxita