Aisia
Bidasoa ibaiko irletatik paseoa
Jarduera honekin gure instalazioen parean dauden irlen edertasunaz gozatu ahal izango duzue. Paseo hori monitore espezializatu batek lagunduta edo norbere kontura egin ahal izango duzue.

Bidasoa kayakean. Deskonektatu, dibertsioa, natura, kirola…
Jarduera hori egiteko helburua era askotakoa izan daiteke. Zuk erabakitzen duzu zein den komenigarriena zure enpresa, ikasle, lagun edo familiarentzat. Esan zein diren zure asmoak eta gure esperientziatik abiatuta aholkurik onenak emango dizkizugu.
Horretarako monitore tituludun eta esperientziadunak eskaintzen dizkizuegu eta kirol zoragarri honetaz eta, nola ez, gure ibaiaz gozatzen irakatsiko dizuete.
Iraupena: 1h uretan
Maila: Baxua
Gutxieneko adina: 9 urte
Prezioak
2-3 lagun: 20€
4-10 lagun: 15€
Hauek barne
Prezio barruan sartuta egongo litzateke beharrezko material guztia (kayak, pala eta txalekoa), aldagelak dutxa beroarekin eta armairuak.
Monitore tituluduna eta esperientziaduna taldearen beharren arabera.
Erreserba
Erreserbak monitorearekin egin nahi badira beharrezkoa da gurekin harremanetan jartzea.