Arrauna

Historia

Santiagotarrak elkarteko arraun sekzioa 1981 urtean hasi zen, kluba sortu eta hamabost urte ondoren.

80. hamarkadan hasi ziren entrenatzen eta lehiatzen eta 1983an lortu zen txapelketa nazional batean lehenengo domina, klubeko historikoetako batek eskuratuta, Inaxio Gonzalez. Domina horren atzetik beste asko etorri dira, bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan, eta horrek sekzioa maila probintzial, autonomiko eta nazionalean sendotu du. 1986 eta 1987an Inaxio Gonzalezek eta Xabier Arellanok selekzio nazionalarekin munduko junior txapelketan parte hartu zuten 2- modalitatean. Inaxio Gonzalezek 1988an 23 urtez azpikoen mailako Europako txapelketan nazioarteko lehenengo domina lortu zuen 4- modalitatean.

​Arraunlarien belaunaldi horrek lehiatzen eta dominak lortzen jarraitu zuen 10 urte baino gehiagotan eta horrek sekzioa handitzea ekarri zuen, 90 hamarkada erdialdera beste belaunaldi batek erreleboa hartzeraino. Hamarkada horretan dominak irabazten jarraitu zuten eta selekzioarekin nazioarteko probetan parte hartzen zuten kirolari kopurua handitu egin zen, adibidez, Aitor Sorondo eta Ignacio Mancisidor, biak munduko txapelketetan parte hartutakoak, eta Mancisidor izan zen klubeko lehen arraunlaria senior mailako munduko txapelketa batean parte hartu zuena.
Hamarkada horretan, 1993an, trainerua ateratzeko proiektu bati hasiera ematea erabaki zen eta 2000ko hamarkadaren hasiera arte iraun zuen. Garai horretan traineruak eboluzionatu egin zuen eta lehenengo garaipena 1995ean lortu zuen, Avilés-eko bandera. Proiektu horrek iraun zuen 10 urteetan 8 bandera gehiago lortu ziren eta azpimarratzekoak Irun Hiria 3 banderak 2000, 2001 eta 2003 urteetan. Azken urte horretan Santiagotarrak elkarteak sinergia osatu zuen Arraun Lagunak-ekin lehiatzeko, izan ere bi klubetako inork ez zeukan behar besteko kirolaririk norbere kontura egiteko. Beraz, urte horretan Arraun-Santiago bezala lehiatu zuten eta urte bereko Kontxako estropadan parte hartzera iritsi ziren.

2000 hamarkadan sekzioa hazten joan zen kirolari kopuruan eta arrakastak ere ildo beretik jarraitu zuen eta arraun olinpikoan zentratu ziren, hasieran egiten zuten bezala. Dominak lortzen jarraitzen dute maila guztietan eta hamarkada horretan kirolari batzuk badira nazional mailako taldea osatzen dutenak: Sebas Baranzano, Gorka Vertiz, Unai Goyogana, Iñigo Aragon eta Borja Gorrotxategi.

2010eko hamarkadan izango da sekzioa bai kirolarien aldetik eta bai azpiegituretan esponentzialki haziko den garaia eta nazional mailan dominen kopurua bikoiztu egin zen eta selekzio nazionaleko kideak ere bai, klubean 6 arraunlari izatera ere iritsiz. Borja Portos, Jon Aizpiolea, Ander Legazkue, Aitzpea Gonzalez, Osertz Gonzalez eta Nerea Seijo.

2016an klubak 50. urteurrena ospatu zuen eta sekzioak erabaki zuen emakumezkoen 8+ absolutua osatzea junior eta senior mailako arraunlariekin, txapelketa nazionalean lehiatzeko, eta bigarren geratzea lortu zuten.

Urte horretan bertan Aitzpea Gonzalez selekzio nazionalarekin lehiatu zen eta klubeko lehen emakumea izan zen hori egin zuena. Copa de la Juventud estropadan parte hartu zuen, 4- modalitatean, eta urrezko domina lortu zuen.

Aitzpeak talde nazionaleko partaide izaten jarraitzen du hamarkada horren amaieran eta 2019ko eta 2019ko mundu mailako 23 urtez azpikoetan parte hartzera iritsi zen, 4- modalitatean, eta 12. eta 5. tokiak lortu zituen, hurrenez hurren.