Pista

Pistako piraguismo sekzioaren historia

Pista sekzioaren hasiera bat etorri zen Santiagotarrak elkartearen sorrerarekin, Santiago karrikako gazte batzuek antolatutako jarduerari esker. 1996a izan zen Bidasoa ibaian lehenengo piraguak nabigatzen hasi ziren urtea. 1974an Buenos Amigos auzoko eta Sociedad Deportiva Irunesa klubetako palista gazteak elkartu zirenean talde zabala eta indartsua sortu zen. 1970eko hamarkadaren lehen urteetan hasi ziren kirol irteerak Espainiako txapelketetan parte hartzeko eta azpimarratu nahi dugu Itziar Beltran de Heredia eta Susa Fdez de Barrena izan zirela estatu mailako lehenengo domina irabazi zutenak Santiagotarrak elkartearentzat.

1980ko hamarkada: urrezko lehen aroa

Marisol Martinez, Marisa eta Karmele Etxepare eta Irene Garralda neskak eta Pedro Alegre hasi ziren senior mailako ekipo bikaina osatzera eramango zuen ibilbidea egiten. Santiagotarrakeko harrobia martxan zegoen. 1981 eta 1982an Santiagotarrak mailarik gorenera iritsi zen estatu mailan. 1980an senior mailan lehenengo dominak iritsi ziren Pedro Alegre eta Pedro Campo K2an lehiatuta.

1984an klubaren lehenengo mugarria jarri zen, izan ere elkartea sortu zeneko hogeigarren urteurrena bete baino lehen, Santiagotarrakeko palista bat Los Angeles-84ko joko olinpikoetara iritsi zen. Marisol Martinez ez eze, Irene Garralda buru zuen belaunaldi berri batek estatu mailako emakumezkoen piraguismoan lehen mailan jarri zuten Santiagotarrak. Harrobia emaitzak ematen ari zen eta Ramon Gorrotxategik (1985) eta Irene Marfullek (1987) Mundu Txapelketan parte hartu zuten.

1990eko hamarkada: urrezko bigarren aroa

Izaskun Aranburu eta Andrea Iglesias, iraultzaren protagonistak. 1992-93 denboraldian Izaskun eta Andrea selekzioarekin kontzentratu ziren eta 1994an, 18 urte zituela, Izaskunek mundu mailakoan parte hartu zuen senior mailan, Mexikon. Senior mailako haren bigarren mundu mailakoan, 1995ean Alemanian egin zelarik, Aranburuk lau final jokatu zituen eta emaitzarik onena azpimarratzekotan 200 metrotan K4arekin lortutako bostgarren tokia izan zen. Hurrengo urteetan haren progresioa bikaina izan zen, 1996ko Atlantako olinpiar jokoetan eta 2000ko Atenaskoetan parte hartzeraino.

2000ko hamarkada: kanoak eta maratoiak erreleboa hartu zuten: Rober, Itziar, Amaia eta Pedri

2002an nabarmentzekoa Roberto Rivas kanoistak mundu mailako txapelketan txapeldunorde izatea lortu zuela eta 2005ean Amaia Martin eta Itziar Juarros jubenilen Australiako mundu mailako maratoira joan zirela. Biak ala biak urte horretako europar mailakora ere joan ziren. Pedri Martinez beteranoa nabarmentzen da 2007, 2008, 2010 eta 2011ko mundu mailakoetan lortutako lau urrezko dominekin; eta Olatz Zabala ere mundu mailako maratoira joan zen 2010ean.

2010eko hamarkada: belaunaldi berria sprint eta maratoian.

Kirolarien ziklo berri bat hasi zen, oinarrizko lan handiaren fruitu, eta izen berriak nabarmendu ziren: Telmo Fernandez, Aitor Gorrotxategi, Oihan Sayar, Jon Moreno, Nerea García eta Intza Mendez. Haiek denek parte hartu zuten junior mailan zeudenetik Europako eta Mundu mailako txapelketetan 2016tik 2020ra bitartean. Gaur egun haietako batzuk espainiar selekzioarekin kontzentratuta bizi dira.

Azkeneko denboraldian, 2019an, kluben emaitzak ere estatu mailan bikainak izaten ari dira. Pistako sekzioak txapelketa eta liga nazionaletan erakutsitako maila handia azpimarratzekoa da, izan ere hainbat podium lortu zituzten Gazte Promesen Liga Nazionalean eta Maratoiaren Liga Nazionalean. Proba haietako bakoitzean 100 bat klubetako ordezkaritzek parte hartu zuten, beraz, panorama nazionalaren goi mailan jarri gaitu.