Pista

Sekzioko nazioarte mailako kirolariak eta teknikariak

Sekzioko kirolari nabarmenenak hauek dira:

OLINPIAR KIROLARIAK

  • Pedro Alegre – Los Ángeles (1984)
  • Izaskun Aranburu – Atlanta (1996) / Sydney (2000)

OLINPIAR TEKNIKARIAK

  • Kike López: Espainiako emakumezkoen taldeko entrenatzailea, Bartzelona, 1992
  • Javier Martínez Vesga “Musku”: Arbitroa 1992an Bartzelonan, 2004an Atenasen eta 2008an Beijinen.

OLINPIAR BETERANOAK (World Master Games, Turín (2013)

  • Pedri Martínez
  • Jorge Van Horenbeke
  • Esteban Arakama
  • Ramon Gorrotxategi

Hasieratik pistako kirolariek mundu osoan zehar lehiatu eta disfrutatu dute. Ekipoetan ziklo desberdinak egon dira eta kiroleko lorpenik azpimarragarrienak alde batetik Izaskun Aranbururenak izan dira olinpiar jokoetan bi aldiz parte hartzean, Atlantan (1996) eta Sydneyn (2000); eta Pedro Alegrerenak, Los Angelesen (1984) parte hartu baitzuen.

Haien ondoren beste askok parte hartu ahal izan dute bai Mundu mailako eta bai Europako hurrengo txapelketetan, bai sprint eta bai maratoi modalitateetan. Oso aipagarria Pedri Martinez beteranoak nazioarte mailan egin zuen ibilbidea maratoian, Mundu mailako eta Europako txapelketetan domina ugari irabazita.

Azkeneko urteetan sprint modalitatean zera nabarmendu dezakegu: 2018an Aitor Gorrotxategik, Europako txapelketan senior absolutuan brontzezko domina lortu baitzuen K4 1000 metrotan. 2019an Nerea Garciak (junior) eta Aitor Gorrotxategik (23 urtez azpikoa) Errumanian jokatutako Munduko Sprint Txapelketan parte hartu zuten. Bitartean, Telmo Fernandezek (23 urtez azpikoa) Europako txapelketan parte hartu zuen. Aitorrek Hungarian jokatutako Munduko Sprint txapelketa absolutuan parte hartzeko txartela ere lortu zuen, K4 1000 metrotan. Behin hara iritsita, zazpigarren postua lortu zuen.

Maratoiari dagokionez, 2019ko udan Intza Mendez eta Jon Morenok Frantzian jokatutako Europako Maratoi txapelketan parte hartu zuten. Eta hilabete batzuk beranduago Munduko Maratoi txapelketan parte hartu zuten biek, Txinan.