Pista

Sekzioak antolatzen dituen probak

Bidasoa Ibaiko nazioarteko jaitsiera

Klubaren historia eta jaitsierarena ia paraleloan doaz. Klubak antolatutako garrantzizko lehenengo proba izan zen eta 1967an estreinatu zen, erakundea sortu eta urtebete beranduago. Antolakuntza bikaina izatean eta maila handiko palistek parte hartzen dutelarik proba hori estatu mailako piraguismoan probarik zahar eta ospetsuena bihurtu da.

Proba hori uztailean egiten da eta 25 klubek eta 180 kirolari baino gehiagok parte hartzen dute.

Urtero ehunka piraguista hurbiltzen da Bidasora ibilbide atseginaz eta proba horren inguruan  sumatzen den jai giroaz gozatzera.

Neguko Euskadiko piraguismo txapelketa

Azken hamarkadetan pista sekzioak antolatu izan du Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatu baino hamabost egun lehenago Neguko Euskadiko Txapelketari dagokion proba klubeko instalazioetan, non 18 klub desberdinetako 170 piraguista baino gehiagok parte hartzen duten. Hauxe da denboraldi bakoitzaren hasieran jokatzen den mailako lehenengo txapelketa.

Bidasoa ibaiko jaitsiera herrikoia

Jaitsieraren egun berean Santiagotarrak elkarteak jaitsiera herrikoi bat antolatzen du, lehiarik gabe, maila guztietako pertsonei zuzenduta, piraguismoaz bikoteka eta konpainia onean gozatu nahi duten haientzat, eta San Migeleko hondartzatik irten eta klubeko instalazioetara iristen dira.